Publicador de contenidos

Gure begiraleekin jolasten!
LAKUABIZKARRA - 1.EGUNA
09-02-2026

Ongi etorri Lakuabizarra!

Gure burua aurkeztu eta gero, aterpetxeko arauak eta ordutegiak azaldu dizkiegu. Ondoren, aterpetxetik bueltatxo bat eman dugu instalazioak ezagutzeko. Hamaiketakoa hartu eta gero, patioan xakera jolasten ibili gara. 

Bazkalostean, eguraldia zela eta txangoa egiteko aukerarik ez dugu izan. Beraz, gure gelan jolasten ibili gara joku ezberdinetara. Primeran pasatu dugu! 

Askaria hartu eta gero, beste talde-dinamika batzuekin aritu gara. Orain atseden bat izateko momentua da afaldu baino lehen. 

 

Bihar arte!