Publicador de contenidos

Gure begiraleekin jolasten!
PAULA MONTAL - 1.EGUNA
04-02-2026

Heldu dira! 

Paula Montaleko ikasleek gurekin egun batzuk pasatzera etorri dira. Iritsi bezain laster aurkezpenekin hasi gara eta aterpetxeko arauak eta ordutegia azaldu diegu. Ondoren, aterpetxetik buelta bat ematera joan gara instalazioak erakusteko. Ostean, jolasten aritu gara. Bazkalostean, logeletara igo gara maletak uztera. Euria hasi duenez, aterpetxean dantza eta jolas ezberdinetara jolasten geratu gara. Gero askaria hartu eta dinamika berriekin hasi gara. Orain atseden bat hartzeko unea da, bihar gure energia osoa behar dugu eta! 

Bihar arte!