Publicador de contenidos

First day
Welcome to Espejo!
2023-01-30

Kaixo familia!

Zer moduz zaudete? Egun bikainaigaro dugu Espejon. Iritsi garenean aterpetxeko irakasle eta langile talde osoa ezagutu dugu, gure gelak apaintzeko posterrak egin ditugu eta dantza egin dugu. Ondoren, gure gelak erakutsi dizkigute eta... izugarri gustatzen zaizkigu!

Arratsaldean bideoklip bat egin dugu (etxean ikusi ahal izango duzue itzulitakoan)eta galdera-joko batean aritu gara gure irakasleak ezagutzeko. Gainera, "music box" erronka- jokoan eman dugu gaua. Egun zirraragarria izan da. 

Bihar arte!