Publicador de contenidos

The hostel.
TINAEC 3 KOLDO MITXELENA
2023-01-11

Kaixo, familia!

Hirugarren eguna hemen Espejon eta primeran pasatzen ari gara. Goizean Varonako dorrera joan gara txangoan eta bertako historia ezagutzeko aukera izan dugu.

Arratsaldean hainbat tailer egin ditugu: energia berriztagarriak hainbat jolasen bidez deskubritu ditugu, berdintasunari eta ekitateari buruz ikasi dugu, kultura berriak sortu ditugu... dena jolasteari utzi gabe, noski!

Gauez kluedo-ra jokatzeko detektibe bihurtu gara, zaila izan da, baina azkenean misterioa argitzea lortu dugu.

Ahal dugun bakoitzean gure ingelesa praktikan jartzen saiatzen gara, eta hobetzen ari garela nabaritzen da.

Bihar arte!