Publicador de contenidos

Game time!
Disco night!
2023-10-19

Kaixo, familia!

Zer moduz zaudete? Kanpamentua amaitzen ari da eta pena handia ematen digu, baina denbora aprobetxatzen ari gara.

Goizean ezin izan gara baso jangarrira joan euria dela eta, baina horrek ez digu eragotzi primeran pasatzea. Hasteko, etxean erakutsiko dizuegun irratsaio bat sortu dugu, eta, ondoren, frontoira joan gara jolas batzuk egitera.

Arratsaldean aste honetako azken tailerrak egin ditugu, eskulanak birziklatutako objektuekin (etxean ikusi ahal izango dituzue), postalak, naturatik gehiago ikasteko jarduera... Oso dibertigarria izan da eta asko ikasi dugu.

Gaur gauean kanpamentuko jarduera nagusia izan dugu, diskoteka! Horixe behar genuen berotzeko.

Zuek ikusteko irrikitan gaude, bihar arte!