Publicador de contenidos

Adventure time!
Disco night!
2023-10-26

Kaixo, familia!

 

Zer moduz dena etxean? Kanpamentua ia amaitu da eta pena handia ematen digu, eta gure lagun berrien falta sumatuko dugun arren, zuek ikusteko gogo bizia dugu.

 

Goizean ezin izan gara baso jangarrira joan euria dela eta, baina irratsaio bat sortu dugu  eta gero frontoira joan gara jolas batzuk egitera, primeran pasatu dugu.

 

Arratsaldean, aste honetako azken tailerrak egin ditugu: birziklatutako objektuak dituzten diru-zorroak (etxean ikusi ahal izango dituzue), postalak, berdintasunari eta ekitateari buruz ikasteko jarduera... Oso dibertigarria izan da eta asko ikasi dugu.

 

Gauean jarduera berezia izan dugu, diskoteka! Ezin hobea agur esateko eta azken egunaz gozatzeko.

 

Goodbye!