Publicador de contenidos

2. eguna izan da gaurkoa Urkideko gazteentzat eta ezinhobeto pasa dute. Goizean zapatilak jantzi eta irla inguratu dute, bertan aurkitzen zituzten froga ezberdinak eginez. Ondoren jolas ezberdinak egin eta pontoian freskatzeko tartea izan dute. Bapo bazkalduta, arratsaldean basoan zenbaki eta aditzekin lehian aritu dira bi taldetan banaturik eta arratsaldeko azken ekintza uretan egin dute; batzuk surf eta windsurfa probatu dute, beste batzuk pedaloan irlari buelta eman diote, baita piraguetan ibili direnak ere, eta arraunlariek gogor ekin diote talde lanari. Azken gauari ginda jartzeko, musika kutxa eskuz-esku aritu da gazteei froga ezberdinak proposatzen. Gaur, Gasteiztik entzungo dira beraien zurrungak. 
URKIDE_ Zuhatzan 2. eguna