Publicador de contenidos

AXPURU
1. LAUTADA 1GO EGUNA
2023-03-08

Gaur, Lautada ikastolatik etorri dira. Goizean aterpetxeko instalazioak ezagutzen aritu gara eta ondoren, jolasean ibili gara. Bazkaldu ostean, logeletara igo gara gure maletak bertan lagatzera. Guztiz instalatu garenean, mendiko botak jarri eta Axpurura joan gara. Bertan, orientazio jolas bat egin dugu. Euriaren ondorioz, azkar batean bueltatu behar izan gara aterpetxera, baina hala ere oso ondo pasa dugu!