Publicador de contenidos

Argazkia 1
1. TOKI EDER -- 2go eguna
2023-02-07

 

Gaurko egunean elur apur bat eta hotzarekin esnatu gara. Hala ere, gorputzak berotzeko, zuhaitzetik zuhaitzera tirolinan ibili gara. Gure txandari itxoiten ari ginen bitartean, boloetan eta sokatiran jolasten aritu gara aterpetxe barruan.

Gainera, gure gaitasun artistikoa atera eta izugarrizko txapa pilo bat egin ditugu etxera oroigarri bezala eraman ahal izateko. 

Arratsaldean, aterri zela aprobetxatuz, basora joan gara ibilbide txiki bat egitera. Bueltan, otartekoa jan eta jolasten jarraitu dugu.

A zer nolako egun ona izan dugun!