Publicador de contenidos

Basoan
2. TOKI EDER -- 1go eguna
2023-02-13

 

Gaur Toki Eder ikastetxeko bigarrengo taldeari ongietorria eman diogu, zehazki, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoei. 

Barriara iristean, elkar ezagutzeko jolas batzuk egin ditugu eta instalazioak ikusten ibili gara. Jarraian, maletak logeletan utzi eta jolasten jarraitu dugu.

Bazkal ostean, Basora egin dugu txangoa, eta bertan naturarekin jolasean aritu gara eta zuhaitzen izenak ikasteko zapi jolasa egin dugu.