Apaches 9-11, 6. eguna - gaztejarduerak
Publicador de contenidos

Apaches 9-11, 6. eguna
13-07-2023
Gaur apache tribuek egun osoa eman dute mugimenduan, goizean Zubiako baserrira txangoa egiten, han ardiekin nola lan egiten den ikusi dute. Gero, Hermua herrian oilo etxalde bat ikusi dute mota guztietako espezieekin.
Barriara itzultzean igerilekuan atseden hartu ahal izan dute eta gauean "got talent" ean egin behar zituzten emanaldiak entseatu ahal izan dituzte. Asko gustatu zaien menu bat afaldu ondoren, pizza patata frijituekin, euren emanaldiak aurkeztu dituzte tribu guztien eta epaimahaiaren aurrean.