INMACULADA CONCEPCIÓN - BARRIAN 2. Eguna - gaztejarduerak
Publicador de contenidos

INMACULADA CONCEPCIÓN - BARRIAN 2. Eguna
22-09-2022
Gaur Inmaculada Concepcióneko ikasleak Larrea herriraino joan dira goizean. Bertan jolas pila bat egin dituzte eta boloetan ibili dira herriko bolatoki tradizionalean.
Arratsaldean eguzkiak gogor jo duenez tailertxo bat egin dugu eta ondoren Asterix eta Obelix jolasean aritu dira aterpetxeko patioan.
Azkenik beldur gau zirraragarria bizi izan dugu Barriako Hotelaren misterioa argitzen.