Koldo Mitxelena_ 2. eguna_IKASGELAK ZUHATZAN_ - gaztejarduerak
Publicador de contenidos

Koldo Mitxelena_ 2. eguna_IKASGELAK ZUHATZAN_
08-09-2022
Koldo Mitxelenako DBH1eko gazteen bigarren eguna izan da gaurkoa Zuhatzako irlan. Primeran dabiltza gazteak eta eguzkia lagun izan dute egun osoan zehar. Goizean jolas ezberdinak egin ondoren aurtengo irakasle eta tutoreen bisita izan dute. Goizeko bigarren partean eta arratsaldean ere ur ekintza ezberdinak egin dituzte; piragua, optimist, arrauna eta pedalotan ibili dira eta taldetxo batek frontoian egin ditu dinamika ezberdinak. Ikusten duzuen bezala aspertzeko tarterik ere ez dute izan.