Sanabria 5 - gaztejarduerak
Publicador de contenidos

Terako ibilbidea
2023-07-05
Gaur goizean autobus baten bila etorri zaigu aterpetxera, gazteak eta begiraleak eramateko. Orduan, autobusean sartuta geundenez, Terako mendi-ibilien ibilbidea egitera eraman gaituzte. Gero, aparkaleku batera iristean, autobusetik jaitsi eta bidea egiten hasi gara denok.
Horregatik, Terako arroilara joateko mendi-ibiliak goizetik arratsalde erdira arte egin ditugu, baina zenbait geldialdi egin ditugu ibilbidean atseden pixka bat hartzeko, eta eguerdian gelditu egin gara bokata batzuk jateko, eta, ondoren, ibilbidea egiten jarraitu dugu.
Azkenik, bidea amaitu ondoren, oinak ibai batean busti ditugu freskatzeko, eta gero, autobusa gertu zegoenez zain, autobusera hurbildu gara, eta denok igo gara aterpetxera bueltan joateko.