Publicador de contenidos

Meetings
Enjoying Espejo!
2024-01-16

Kaixo, familia!

 

Zer moduz zaudete? Espejoko abenturak aurrera jarraitzen du eta primeran pasatzen ari gara. Hotz pixka bat egiten du, baina ez da ezer gertatzen, egiten ditugun jarduera guztiekin ez baikara geldirik geratzen.

 

Goizean aktore bihurtu gara drama klase batean, konpostari buruz ikasi dugu, letxuga bat landatu dugu, argazkigintza tailer bat egin dugu... Ze dibertigarria!

 

Arratsaldean ekitateaz eta berdintasunaz ikasi dugu, estereotipoez... Denbora ere izan dugu istorioak sortzeko, musikaren bidez ingelesa ikasteko, ezkutaketan jolasteko... Asko hobetzen ari gara.

 

Gure eguneroko abentura music box izeneko joko batekin amaitu da, eta gure talentuak erakutsiz lehiatu gara.

 

Bihar informatzen jarraituko dugu... Goodbye!