Publicador de contenidos

Class time!
Third day!
2023-10-18

Kaixo, familia!

Zer moduz zaudete? Gu primeran pasatzen ari gara hemen Espejon. Goizean kondaira bat sortu dugu eta arte tradizionalaren eta arte modernoaren ezberdintasunei buruz eztabaidatu dugu. Gainera, Añanako Gatz Haraneko Noelia izan dugu gurekin eta haranaren historia ezagutzeko jarduera bat prestatu digu, eskaintzen dituzten gatz ezberdinen dastatze batekin batera.

Arratsaldean asko ikasi dugu energia berriztagarriei buruz jokoen bidez, geure hiria sortu dugu, geure tribua... Gure ingeles maila hobetzen ari gara, irakasleak oso pozik daude. Eguraldi ona aprobetxatuz, mini olinpiadetan zelai errera jokatu dugu, ze dibertigarria!

Gauean good, better, best jokoan aritu gara. Erronka-joko horretan dantza egin dugu, akrobaziak egin ditugu, mimika... Leher eginda gaude!

Goodbye!