TINAEC 3 BARRUTIA IKASTOLA - gaztejarduerak
Publicador de contenidos

Fun day!
2023-01-25
Kaixo, familia!
Aste erdian gaude eta primeran pasatzen ari gara. Goizean Añanako gatzagara joan gara eta asko ikasi dugu gatzari buruz eta nola ekoizten den ikusi dugu. Arratsaldean, energia berriztagarrien tailer bat egin dugu denok batera, eta, gero, gure klaseetara itzuli gara mitologia eta ekitate tailer bat egitera. Gainera, aterpetxe osoan zehar ezkutaketan jolasteko denbora izan dugu, bikaina izan da!
Gauean modelo eta diseinatzaile bihurtu gara "Espejo fashion night" egiteko.
Bihar basora joango gara paseoan, espero dezagun euririk ez egitea!
Agur!