TINAEC 3 CEU VIRGEN NIÑA - gaztejarduerak
Publicador de contenidos

Kaixo, familia!
Zer moduz zaudete? Primeran pasatzen ari gara eta oso ondo gaude!
Gaur txangoa izan dugu, mendira joan gara. Hazi-bomba batzuk egin ditugu basoan zuhaitz jangarriak landatzen jarraitzeko. Gero indar askorekin bota ditugu lurrean. Primeran egon da.
Arratsaldean hiru tailer desberdin egin ditugu. Lehenik energia berriztagarriei buruzko bat izan dugu, jostailu oso interesgarri asko zeuden. Ondoren, beste bi tailer izan ditugu, bata mitologiari buruzkoa eta bestea berdintasunari eta ekitateari buruzkoa. Asko ikasi dugu eta ingelesa pila bat praktikatu dugu.
Olinpiada txikietan argi berdean argi gorrian jokatu dugu. Estatua azkarrak izan gara.
Gauean Espejo 2023 pasarela egin dugu. Jantzi harrigarriak diseinatu ditugu, eta barre asko egin dugu.
Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Byeee!