TINAEC 3 KOLDO MITXELENA - gaztejarduerak
Publicador de contenidos

TINAEC 3 KOLDO MITXELENA
2023-01-11
Kaixo, familia!
Hirugarren eguna hemen Espejon eta primeran pasatzen ari gara. Goizean Varonako dorrera joan gara txangoan eta bertako historia ezagutzeko aukera izan dugu.
Arratsaldean hainbat tailer egin ditugu: energia berriztagarriak hainbat jolasen bidez deskubritu ditugu, berdintasunari eta ekitateari buruz ikasi dugu, kultura berriak sortu ditugu... dena jolasteari utzi gabe, noski!
Gauez kluedo-ra jokatzeko detektibe bihurtu gara, zaila izan da, baina azkenean misterioa argitzea lortu dugu.
Ahal dugun bakoitzean gure ingelesa praktikan jartzen saiatzen gara, eta hobetzen ari garela nabaritzen da.
Bihar arte!