Publicador de contenidos

Renewable energies!
Third day!
2023-11-08

Kaixo, familia!

 

Zer moduz zaudete? Gu oso ondo gaude Espejon. Goizean elezahar bat asmatu dugu eta pertsonaiak sortu ditugu. Arte tradizionalaren eta modernoaren arteko desberdintasunei buruz ere eztabaidatu dugu, bere adibideekin noski! Gainera, gurekin izan dugu Aritz, Añanako Gatz Haranekoa, eta jarduera bat prestatu digu ibarreko historia eta lana ezagutzeko, bai goxoa!

 

Arratsaldean energia berriztagarriei buruz ikasi dugu Luisekin jokatuz, gure hiria sortu dugu bere lege eta eraikuntzekin, kulturartekotasunari buruzko jarduera bat egin dugu gure tribuarekin... Hotzak ez gaitu geldiaraziko!

 

Gauean desfile bat antolatu dugu, non modelo eta diseinatzaile bihurtu garen, talentu hau ez da ikusten ezta Milango fashion week-en ere!

 

Bihar dibertimenduarekin jarraituko dugu, Goodbye!