TINAEC 4 LAUTADA - gaztejarduerak
Publicador de contenidos
Discovering Espejo!
2023-11-09
Kaixo familia!
Zer moduz dena etxean? Kanpamentua ia amaitu da eta pena handia ematen digu, nahiz eta zuek ikusteko gogo handia dugun.
Goizean ezin izan gara baso jangarrira joan eguraldi txarragatik, baina Espejotik paseatu dugu eta gero frontoira joan gara jolas batzuk egitera, primeran pasatu dugu.
Arratsaldean, aste honetako azken tailerrak egin ditugu: birziklatutako objektuak dituzten diru-zorroak (etxean ikusi ahal izango dituzue), postalak, altxorraren bilaketa... Oso dibertigarria izan da eta asko ikasi dugu.
Gauean kanpamentuko jarduera berezia izan dugu, diskoteka! Ezin hobea agur esateko eta azken egunaz gozatzeko.
Goodbye!