Publicador de contenidos

Bigarren eguna izan da gaurkoa Urkideko gazteentzat. Goizetik gogor ekin diote. Zapatilak jantzi eta irla inguratu dute bertan aurkitzen zituzten frogak eginez. Ondoren, freskatzeko bainua hartu eta jolasak egin dituzte. Bazkalostean berriz, basoan murgildu dira zenbaki eta aditzekin bi talderen arteko lehian. Askariarekin indarrak hartuta, ur ekintzak desberinak egiteko aukera izan dute; batzuk surf eta windsurfean ibili dira, beste batzuk, irlari buelta eman diote pedalo eta piraguetan eta arraunlariak talde lanean fin ibili dira. Gauean, musika kutxa eskuz-esku ibili da gazteei froga ezberdinak proposatzen. Agian, Urkidekoen zurrungak Gasteiztik entzungo dira gaurkoan.
URKIDE_ Zuhatzan 2. eguna
22-09-2022