Eduki publikatzailea

🌿Jueves – Naturaleza, juegos y noche de fiesta con Lantziego y Toki Eder
🌿Jueves – Naturaleza, juegos y noche de fiesta con Lantziego y Toki Ederrekin
2026-02-12

Plan ezberdin eta oso dibertigarriz betetako osteguna izan dugu gaur! 💚 ✨Egun betea izan da, une lasaiak eta mugimenduz beteak.

Goizean Forestera joan gara, eta han landareak zaindu ditugu, ingurua errespetatzen ikasi dugu eta naturarekiko harremanaz gozatu dugu 🌱🌳. Bueltan, paseotxo bat egin dugu herrian zehar, hizketan eta guztiari patxadaz begira, frontoian amaitu arte 🏘️😊.

Bazkaldu eta atseden hartu ondoren, arratsaldean tailerrak egin ditugu. Scavenger Hunt-n, opizta guztiak jarraitu ditugu gymkana amaitu ahal izateko, baina beti talde lanean bata besteari laguntzen. Music tailerra ere izan dugu, eta bertan abestu, erritmoak jarraitu eta primeran pasatu dugu🎶💃. Gainera, Recycled Arts and Crafts-en gure diruzorroak sortu ditugu, irudimena hegan egiten utziz eta sormen handiz lan eginez♻️📰.

Mini Olympics-en gaur zumba sesiona eduki dugu, non erritmoa jarraitzen, gerorako dantza pausu desberdinak ikasi ditugun.

Dutxen ostean, pizza eta nuggetak 🍕🍗 afaldu ditugu, eta are hobeto jakin dugu, hain egun gogorra izan ondoren. Eta eguna ixteko, diskoteka izan dugu, etengabe dantzan eta azken energia bultzadaz gozatzen🕺💃.

Ostegun bete-betea, natura, sormen eta dibertsio handikoa!🌟