🌿Osteguna – Natura, jolasak eta festa gaua Toki Ederrekin - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Plan ezberdin eta oso dibertigarriz betetako osteguna izan dugu gaur! 💚 ✨Egun betea izan da, une lasaiak eta mugimenduz beteak.
Goizean Forestera joan gara, hazi-bonbak jaurti eta bizia ereiten jarraitu dugu, ingurunea errespetatzen ikasi dugu eta naturarekiko harremanaz gozatu dugu 🌱🌳. Bueltan, paseotxo bat egin dugu herrian zehar, hizketan eta guztiari patxadaz begira, frontoian amaitu arte 🏘️😊.
Bazkaldu eta atseden hartu ondoren, arratsaldean tailerrak egin ditugu. Scavenger Hunt-n, opizta guztiak jarraitu ditugu gymkana amaitu ahal izateko, baina beti talde lanean bata besteari laguntzen. Music tailerra ere izan dugu, eta bertan abestu, erritmoak jarraitu eta primeran pasatu dugu🎶💃. Gainera, Recycled Arts and Crafts-en gure diruzorroak sortu ditugu, irudimena hegan egiten utziz eta sormen handiz lan eginez♻️📰.
Mini Olympicsen “cops and robbers” jolasan aritu gara 🚓🙈. Eguna amaitzeko, pizza eta nuggetak afaldu ditugu 🍕🍗 eta ondoren diskoteka 🕺💃 izan dugu, dantzan etengabe eta energiaz gainezka.
Ostegun oso-osoa izan da, ideiez, dibertsioz eta momentu ahaztezinez betea 💛✨.






