Eduki publikatzailea

f
Adurtza - 3. eguna
2025-11-21

Egun berezia da gaurkoa Adurtzako ikasleei agur esateko. Elurra ari du etengabe. Iritsi bezain laster, logeletara igo gara maletak jaistera, ebaluazioa egin dugu eta, ondoren, elurrarekin jolasean gozatu dugu. Bolak bota ditugu, panpinak egin ditugu eta gero klasean egoteko denbora eman digu hotzetik babesteko eta txapa tailer bat eta dinamika bat egin dugu haurren irudimena ikusteko. Esperientzia ahaztezin batekin goaz!!!