IKASBIDEA - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

IKASBIDEA IKASTOLA LEHENGO EGUNA ESPEJON
2025-09-24
Gaur Ikasbidea ikastolako seigarren mailako ikasleak Espejora iritsi dira gogotsu, ondo pasatzeko asmoz! Goiza hainbat jolasekin pasatu dugu, kanpalekuko arauak ezagutzeaz gain eta oheak banatuz. Bazkaldu ondoren, denbora librea izan dugu kanpaleku honek eskaintzen dituen instalazio zabaletan gozatzeko. Arratsaldean, Espejo herria ezagutu dugu "clip" jolasa eginez. Primeran pasa dugu!! Eta azkenik, askorentzat zatirik gustukoena: gaubela. "Zurrupalurra" jolasarekin amaiera bikaina eman diogu egunari. Zein egun ederra izan dugun!







