Eduki publikatzailea

Haciendo el mural
LA MILAGROSA LEHENENGO EGUNA
2025-09-29

Gaur Laudioko La Milagrosa ikastetxetik Espejoko aterpetxera iritsi gara. Lehenengo gauza logelak banatzea eta arauak azaltzea izan da. Ondoren, talde kohesioa eta begiraleekin harremana lantzeko hainbat joko egin ditugu. Bazkaldu ondoren, guztiok batera mural bat egin dugu aterpetxea apaintzeko. Amaitutakoan, ibai ondoko gunean askariaz gozatu dugu eta jolas desberdinekin jarraitu dugu. Musikak protagonismo handia izan du arratsaldeko saioan, zein ondo pasa dugun! Gure lehen eguna amaitzeko, zurrupalurra jolasa egin dugu. Primerako lehen eguna izan da! Bihar gehiago eta hobeto!