Eduki publikatzailea

Astelehena kanpamentuan Zabalganarekin✨💛
Astelehena kanpamentuan Zabalganarekin✨💛
2026-03-23

Astelehena kanpamentuan 🌞

Gaur ilusio handiz hasi dugu kanpamentuko aste berria Zabalgana ikastetxean! Goizetik bertatik nabaritzen ziren urduritasunak, gogoa eta lotsa apur bat ere, baina pixkanaka izotza apurtzen joan gara 😊

Aurkezpenen ondoren, ice-breaking momentuan, bakoitzak bere posterra prestatu du 🎨🖍️ bere burua aurkezteko: gustuak, zaletasunak eta bere inguruko xehetasun batzuk partekatuz. Elkar hobeto ezagutzen hasteko modu oso polita izan da.

Ondoren, logeletan instalatu gara, gure gauzak antolatu eta kanpamentua pixkanaka etxe bihurtzen hasi gara 🏡✨.

Arratsaldean, momentu dibertigarrienetako bat izan da lipdub-aren grabaketa 🎬🎶. Espazio ezberdinetan zehar ibili gara dantzan eta kantuan, energia handiz!

Ondoren, “get to know your teachers” jarduera egin dugu, non umeek guri galderak egin dizkiguten eta elkar hobeto ezagutzeko aukera izan dugun modu hurbil eta dibertigarrian 🙋‍♀️🙋‍♂️.

Gero etorri dira miniolinpiadak 🏅, eta bertan hide and seek jolasean aritu gara, korrika, barre eta mugimendu askorekin 🏃‍♀️🏃‍♂️.

Eta eguna amaitzeko, gauean “music box” jolasean aritu gara 🎶, giro onean lasaitzeko eta eguna modu politean ixteko.

Lehen eguna emozioz, lagun berriez eta momentu bereziez beteta egon da.  
Hau hasi besterik ez da egin! ✨💛