Mercedarias - 2. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Mercedarias - 2. eguna
2026-04-14
Gaur goiza "Arabako Herriak" ekimenarekin pasatu dugu. Lehenik eta behin, iraganarekin lotutako jolasak egin ditugu kanpoan, gure aitona-amonek egiten zituzten jokoak, hala nola igela, zaldia, tiragoma, sokatira, zaku-lasterketa, yoiak, txapel-jaurtiketa eta abar. Ondoren, gure arbasoak nongoak diren eta egunerokoan egiten zituzten errutinak, etxeko lanak eta abar aipatu ditugu. Bazkaldu ondoren, Narbaizara irten gara paseo bat ematera. Narbaizak parke bat du tirolinekin, kantxa bat, eta jolasean aritu gara. Orain dutxatzeko eta atseden hartzeko garaia da azken egunerako.


