Eduki publikatzailea

1
Ramón Bajo - 1. eguna
2026-03-09

Gaur ongietorria eman diegu Ramon Bajoko ikasleei. Aurkeztu gara, arauak eta ordutegiak azaldu dizkiegu, ondoren aterpetxetik buelta bat ematera joan gara instalazioak ezagutzeko. Gero jangelara joan gara arauak ezagutzera. Bazkalostean, aldiz, maletak igo eta aterpetxetik minutu gutxira dugun basora joan gara, paseatzera eta naturaz gozatzera. Handik bueltan, askaria hartu eta jolastokiren bat egin dugu kanpoko patioan. Orain dutxatzeko eta biharko atseden hartzeko unea da.