Eduki publikatzailea

4
San Prudencio - 2. eguna
2026-02-26

Gaur goizean "Arabako herrien" dinamikaz gozatu dugu. Lehenik eta behin, iraganean egiten ziren jolas eta jarduerei buruz hitz egin dugu ikasgelan, eta, ondoren, kanpoan, hainbat jolas egin ditugu, hala nola igela, ziborra, tiragoma, sokatira, etab. Bazkalostean, Narbaizara irten gara paseoa ematera. Bueltan, askaria hartu eta jolas bat egin dugu kanpoko patioan. Orain irakasleekin dutxak eta atsedena hartzeko garaia da.