SIOUX INDIARRAK 7-8 URTE 2.EGUNA
Atzo egun potente bat izan genuen, gosaldu, motxilak hartu eta Hermua herrira joan ginen txangoan. Han, herriko behiak ikusi genituen, eta behi txikitxo bati gosaltzeko aukera izan genuen. Han behiak nola elikatzen diren ikasi genuen eta behien esnearekin egindako txokolatezko irabiatua eman ziguten. Traktorean ibiltzen ere utzi ziguten!
Gero, gure ibilbidearekin jarraituz, ardiak dituen etxalde batera iritsi ginen. Behin bertan geundela, artzain batek ardiak txakurtxo batekin nola larratzen diren eta ardiei ilea nola mozten zaien erakutsi zigun.
Arratsaldean, paseatu ondoren, kanpamentura itzuli ginen lasaitzera, igerilekuan txaplata eder batekin. Eguna amaitzeko, Just Dance-rekin dantzan primeran pasatu genuen.
Ikusi gehiago