BARRIAKO UDALEKUAK II ··· 5. eguna HANDIEN TALDEA
Egunon familiak!
Gaur denetarik egin dugu egunean zehar, goiz goizetik hasi gara ekintza ezberdinekin. Eguna nagusion taldekook basoan hasi dugu, bertan astean zehar eskatu dizkiguzuen jolas ezberdinak egin ditugu, banderaren jolasa eta herria behera barne. Itzultzerakoan San Ferminetako zapiak egin ditugu kartulina eta hariekin, bakoitza bere estilo bereizgarriarekin.
Bazkalostean, gure zapiak soinean, San Fermin berezi bati abestu diogu jantoki aurrean, behin abesteari amaitu diogula, suziri bat entzun dugu eta zezen buruhandiak sartu dira Barriara atetik, entzierro txiki bat egin dugu klaustrorarte.
Arratsaldean gure txanda izan da igerilekura joateko, bertan bainu librea izan dugu askari ordurarte, Bingo Musikatua hasi dugu arte, jolas honekin abesti ezberdinak entzun zein dantzatu ditugu.
Gauerako aldiz, gure monitoreek Barriako Got Talenta prestatu digute, bertan gure dantza eta show ezberdinak erakutsi ahal izan ditugu.
Ikusi gehiago