9. EGUNA: Euskalaka (Espejo)
Gaur fresko atertu du eta horregatik lehenengo egunean atera genuen talde argazkirako marko bat egin dugu aterpetxean. Ostean, pare bat dinamika egin ditugu: Eguzkilore errepikatu eta elkarri gauzak politak esateko beste jolas bat.
Bazkal ostean errekara joan gara, azken aldiz hainbeste freskatu gaituen Omecillo erreka agurtzeko. Askaldu eta gero, gela jaso, motxilak erdi prestatu eta elkarrekin egoteko denbora izan dugu.
Aterpetxeko patioan afaldu dugu eta gero, Atrikipunk talde Gasteiztarraren kontzertuan dantzatzeko eta oso ondo pasatzeko aukera izan dugu. Eguna amaitzeko udalekuetan ateratako argazki eta bideoak biltzen dituen aurkezpen bat ikusi dugu. Zoragarriak izan dira aurtengo Udalekuak. Gora Euskalakariak!
Ikusi gehiago