✨ Asteartea - Mugimenduz beteriko eguna Vera Cruz-rekin ✨ - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Gaur astearte bete-betea bizi izan dugu Espejon!🌿✨ Hotza nabaritzen hasi den arren, jarduerek oso aktibo eta energia handiarekin mantendu gaituzte.
Goizean Domoan hasi gara, gure letxuga landatu dugun lekuan🥬💚. Oso une berezia izan da, lurra zaintzen eta landare baten bizitza nola hasten den ulertzen. Gero, Traditional Arts-en, Erromako Koliseoko 3D postalak sortu ditugu🇮🇹🏛️... eta ikusgarri geratu dira! Eta goiza ixteko, pilo bat gozatu dugu Magic Tricksen, non aho zabalik utzi gaituzten trikimailuak ikasi ditugun.✨🃏
Bazkalostean eta hortzak garbitzeko tarte baten ondoren, arratsaldean jarduera dibertigarri ugari egin ditugu.
Photographyn landa gustitik egon gara korrika argaki ikaragarriak ateratzen zailatzen🏃♂️🔍, Create Your Own Countryn nazio berriak irudikatu ditugu bandera, lege eta tradizioekin🌍🎨, eta Storytelling-en gure irudimena martxan jarri dugu benetako idazleak bihurtuz📰💫.
Mini Olympicsen gaur zumba saioa eduki dugu eta gure gorputzean zehar daukagun erritmoarekin, gure hoberen dantza mugimenduak atera ditugu. 🙈🌟
Gero dutxak eta astialdia izan ditugu, eta gauean sopita bero bat afaldu dugu, hotz handia egiten baitzuen.🍲❄️
Eguna ixteko, Good Better Best jokatu dugu, erronka-jokoa, non gure taldeak — Mangos, Papayas eta Dragon Fruits — topera lehiatu diren💥🍌🍉🐉. Primeran pasatu dugu eta barre egin dugu!
Beste egun borobil bat Espejon... eta bihar gehiago! 💛🌟








