šæOsteguna – Natura, jolasak eta jai-gaua Lantziego eta Tp - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Plan ezberdin eta oso dibertigarriz betetako osteguna izan dugu gaur! š āØEgun betea izan da, une lasaiak eta mugimenduz beteak.
Goizean Forestera joan gara, eta han landareak zaindu ditugu, ingurua errespetatzen ikasi dugu eta naturarekiko harremanaz gozatu dugu š±š³. Bueltan, paseotxo bat egin dugu herrian zehar, hizketan eta guztiari patxadaz begira, frontoian amaitu arte šļøš.
Bazkaldu eta atseden hartu ondoren, arratsaldean tailerrak egin ditugu. Scavenger Hunt-n, opizta guztiak jarraitu ditugu gymkana amaitu ahal izateko, baina beti talde lanean bata besteari laguntzen. Music tailerra ere izan dugu, eta bertan abestu, erritmoak jarraitu eta primeran pasatu duguš¶š. Gainera, Recycled Arts and Crafts-en gure diruzorroak sortu ditugu, irudimena hegan egiten utziz eta sormen handiz lan eginezā»ļøš°.
Mini Olympics-en gaur zumba sesiona eduki dugu, non erritmoa jarraitzen, gerorako dantza pausu desberdinak ikasi ditugun.
Dutxen ostean, pizza eta nuggetak šš afaldu ditugu, eta are hobeto jakin dugu, hain egun gogorra izan ondoren. Eta eguna ixteko, diskoteka izan dugu, etengabe dantzan eta azken energia bultzadaz gozatzenšŗš.
Ostegun bete-betea, natura, sormen eta dibertsio handikoa!š






