Eduki publikatzailea

Foto 1
2. UNAMUNZAGA -- 2. eguna
2023-02-02

Gaurkoan, eguzkia lagun izan dugu eta hori topera aprobetxatu dugu! 

Goizean, zuhaitzen aritu gara, tirolina eta slackline a probatuz. Arabako xehetasunak ezagutzeko, gaurkoan ere pista jolas bat egin dugu erronkak gaindituz.

Bazkal orduan indarrak hartu eta mendira joan gara. Barriako inguruak ezagutuz, poliki-poliki mendi gora joan gara, bertan merienda goxo-goxoa jan eta aterpetxera bueltan etorri gara.

Afaldu aurretik, jolasean aritu gara patioan gure egonaldiko azken orduak aprobetxatuz.