Eduki publikatzailea

Gesaltza Añana
TRIP TO THE SALT VALLEY OF AÑANA
2022-10-27

Kaixo!

Gaur eguna primeran joan da 🙂! Goizean autobusa gure bila etorri da aterpetxera eta txangoa egin dugu Añanako gesaltzetara, bisita oso interesgarria izan da eta gauza asko ikasi ditugu bailararen inguruan.
 

Arratsaldean, bazkal ostean, asteko azken hiru tailerrak izan ditugu, lehenengo musika tailerra, gero berdintasunaren ingurukoa eta azkenik gure herrialde propioak asmatu ditugu. Astean zehar egin ditugun tailer guztiak oso interesgarri eta dibertigarriak iruditu zaizkigu.

Eta azkenik hainbeste espero genuen momentua heldu da! Diskoteka!! Gainera Halloween party izan da!! Ez diogu gure lagunekin pila bat dantzatzeari utzi!! 🙂
 

Orain bagoaz lotara, bihar ikusiko dugu elkar!