Eduki publikatzailea

f
Adurtza - 1. eguna
2025-11-19

Gaur ongietorria eman diegu Adurtzako ikasleei. Iritsi bezain laster aurkeztu gara, arauak eta ordutegiak azaldu dizkiegu. Ondoren, aterpetxetik buelta bat ematera joan gara instalazioak ezagutzera. Gero, jangelara joan gara arauak eta dinamika ezagutzera. Bazkalostean, logeletara igo gara maletak uztera eta bertan bizitzen jartzera, eta aterpetxetik minutu gutxira dugun basora joan gara paseatzera eta naturaz gozatzera. Handik bueltan, askaria hartu dugu eta jolas bat egin dugu barrualdean. Orain dutxatzeko eta biharko atseden hartzeko unea da.