Adurtza - 2. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Adurtza - 2. eguna
2025-11-20
Gaur goizean "Arabako herrien" dinamikaz gozatu dugu. Taldea bitan banatu dugu eta batzuek gure aitona-amonek egiten zituzten jarduera eta jolasei buruz hitz egiten zuten bitartean, besteek praktikan jartzen zituzten. Bazkalostean, sardinak latan egin ditugu euririk egin ez duen tarte bakarrean. Gero eskulan bat egin dugu. Askariaren ondoren, txapa batzuk egin ditugu eta orain dutxa eta atseden garaia da irakasleekin.




