Aldaialde - 2. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea
Aldaialde - 2. eguna
2024-11-05
5
Zein egun polita gaur atera zaiguna. Goizean Euskal Irratia eta Gasteiz Irratia etorri dira "Pueblos de Alabaren" proiektu berria grabatzera eta horren berri ematera. Ondoren, igela, arraia, zaldia eta ekimen honekin ditugun hainbat joko jokatu ditugu. Bazkalostean, eguraldi ona aprobetxatuz, Narvaizara joan gara, tirolinak dituen parke batera, tarte dibertigarri bat pasatzera. Askaria hartu eta paseoan itzuli gara.