Eduki publikatzailea

Barria ezagutzen
ARMENTIA (LH 5) BARRIA 1. EGUNA
2023-10-02

Gaur heldu da Barriara Araia Herri Eskola; jolastu, ikasi eta esperimentatzeko gogoz etorritako taldea. Energiaz gainezka, elkar ezagutu eta aterpetxe guztia ikusi ostean, baratz ekologikoan egon gara; oilategia, baratza eta labe ekologikoa ezagutzen besteren artean. Bazkalostean, minutu bat galdu gabe, botak jantzi eta basoko bidea hartu dugu. Bertan naturaz disfrutatu eta jolasten ibili gara zuhaitz eta animalien artean. Gaubelan zurrupalurrara jolastu gara, ta horrela eguna joan zaigu. Bihararte!