Eduki publikatzailea

Larrea!
ASSA IKASTOLA ··· 4. eguna
2023-01-26

Gaur barnetegiko laugarren eguna da, eta nahiz eta normalean Araia bisitatzen dugun ibilaldia egiten dugun, gaur ezinezko egin zaigu elur eta izotzagatik. Hala ere, motxilak sorbaldan jarri eta Larrea hurbilenen dagoen herrira joan gara oinez, bertan herria ezagutu eta jolas ezberdinetara jolastu gara.

Bazkalostean, lipduberako gure koreografiak prestatu ditugu, eta saiakera batzuk eta gero azkenean ondo atera zaigu. Arratsaldean oraindik denbora geratzen zitzaigunez futbol gaelikoan aritu gara gure monitoreekin.

¡Eguna amaitzeko, gure monitoreek Barriako azken gaueko diskoteka prestatu digute.