ASSA IKASTOLA ··· 2. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

ASSA IKASTOLA ··· 2. eguna
2023-01-24
Gaur goizean Dragon's Den proiektua egiten hasi gara taldeka. Proiektu honetan asmakizun batzuk sortu behar izan ditugu, mundua hobetzearen baitan sortuak, gerora gure monitoreei aurkeztu behar izateko.
Arratsaldean basora itzuli gara, gaur ez soilik elurrarekin jokatzeko, baita Banderaren jokoan lehiatzeko ere. Lehen aldia joko hau elurretan egiten dugula!
Gaua CJk eta Jonek prestatu diguten Karaokearekin amaitu dugu.