Eduki publikatzailea

Aterpetxeko ortuan
UNAMUNZAGA, 1go eguna BARRIAN
2024-09-23

Gaur UNAMUNZAGA eskolako gaztetxoak etorri dira Barriara. Elkar ezagutzeko dinamika batzuk egin ostean, aterpetxea ezagutzeko aukera izan dugu: logelak, patioa, ortua klaustroa… Ederra benetan! Bazakal ostean Axpururako bideari ekin diogu. Bertan, Barriako kondairak aipatzen dituen ateen bila ibili gara eta hamaiketakoa hartu ostean aterpera itzuli gara. Gauean, Zurrupalurrara jolastu dugu eta goiz oheratu gara. Bihar egun luzea izango da eta…