Eduki publikatzailea

Handiak
BARRIAKO UDALEKUAK II ··· 4.eguna NAGUSIEN TALDEA
2024-07-19

Kaixo familia!!

Eguna hasteko, inklusio-jokoak egin ditugu. Joko hauek elkar ulertzen lagundu digute, eta ume batzuek  dituzten zailtasunak ezagutzen, batez ere itsuek eta gorrek dituztenak jolasten dutenean. Ondoren, eskuak erabiliz mural bat egin dugu, guztiok berdinak garela eta udalekuan aukera berdinak merezi ditugula erakusteko.

Arratsaldean igerilekura joan gara. Lehenik eta behin, errelebo lasterketa eta epaimahai batekin salto lehiaketa batean parte hartu dugu. Azkenik, afaldu eta kuxkuxero  izan ondoren, pelikula bat ikusi dugu lo egin aurretik lasaitzeko.