4. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea
4. eguna (uztailak 18): gaur ohi bezala goizeko 08:00etan esnatu gara. Geletan zegoen desordena zela eta ordubeteko tartean gazteek gelak batu behar izan dituzte. Gelak batzean gosaltzera joan gara. Behin gosalduta sukaldea batu, hortzak garbitu eta asanbladan elkartu gara, kasu honetan unera arte egondako jarrera desegokien inguruan (batez ere higienearekin loturikoak) eta udalekuen norabidearen inguruan hausnartzeko. Asanblada bukatutzat eman ostean Santanderreko Zine Eskolako hainbat kide etorri dira asteartean aurrera eramandako tailerrari segida emateko. Gazteak asteazkenean osatutako taldeetan elkartu dira eta beren kortrometraien argumentuak eta nondik norako zehatzagoak zehazteari ekin diote zineko adituen eskutik betiere. Hamaiketakoa egiteko denbora tartetxoa eduki dugu, denbora-libre tarte labur batekin batera. Ondoren kortrometraien eraketan murgildu gara berriz, zehazki bazkal ordura arte. Beti bezala modu ordenatuan bazkaldu dugu eta jarraian hortzak garbitu, ondoren ordubeteko iraupeneko denbora tartea edukitzeko. Behin denbora librea bukatuta bero bortitzari aurre egin asmoz pistinan aritu gara jostatzen. Uraz gozatzerik nahi izan ez dutenek eguzkia hartzeko beta eduki dute. Bainurako tartea eta gero karaokean aritu gara, merienda ordura arte. Gero gazteak taldeka banatu ditugu, taldeko monitore bat esleituz eta monitoreon zein gure mugikorren laguntzarekin gazteek Tik-Tokeko dantza bat prestatu behar izan dutelarik, ostean dantzarako kanta bat sortuz kanta famatuetatik abiatuta letrak gazteekin loturiko tematiken arabera aldatuz. Gero Jacobo Camarera etorri da Santanderreko Zine Zine Eskolako Javi arduradunarekin batera. Jacobo atzo ikusi genuen HIT serieko kapituluko protagonistetako bat da. Aktoreak azalpenak luzatu ditu bere aktore biziaren inguruan (nola heldu zen HITera, bere aktore hastapenak, teknikak, filmaketen inguruko aferak...), zinearen industriari buruz ere mintzatu delarik. Gazteek atzo prestaturiko galderak egiteko beta eduki dute, argazkiak ateratzearekin batera. Bukatzean afaldu egin dugu eta hortzak garbitu. Jarraian, “beladaren” testuinguruan nerabeek arratsaldean prestaturiko dantza eta kantuak aurkeztu dituzte gainontzekoen aurrean eta kutxetako mezuak ere irakurri ditugu, horietan ageri ziren frogak eginez tarteka. “Belada” “indicius” jolasa eginez bukatu dugu Tik-Tokeko kanta eta dantzen talde berberak aprobetxatuz. Egun bikaina izan da, gazteek modu hobeezinean pasatu dutelarik.