Eduki publikatzailea

WORKSHOPS
DAY 2: ODON DE APRAIZ IKASTETXEA
2023-01-17

Kaixo, familia!

Gure bigarren eguna Espejon amaitu da eta primeran pasatu dugu. Goizean aldizkariak egin ditugu, kondaira bat asmatu dugu eta planeta berri bat sortu dugu. Arratsaldean letxugak landatzen egon gara eta konpostari buruz ikasi dugu, aktore bihurtu gara... Gainera postalak egin ditugu etxera eramateko gure lana ikus dezazuen.

Gaur gauean joko batean aritu gara, azkenean berdinketa egon da hiru taldeen artean eta elkarrekin ospatu dugu.

Ahalegin handia egiten ari gara eta nabaria da.

Bihar arte!