EGIBIDE JESUS OBRERO ··· 4. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

EGIBIDE JESUS OBRERO ··· 4. eguna
2024-02-29
Hello all!
Gaur irteera bat antolatu dugu Zirautzako jaiolekura. Hotzari aurre egiteko arropa guztia jantzi dugu, mendiko botak barne, eta Araiara hurbildu gara Autobusez. Bertan ordubeteko ibilaldia egin ondoren, Ibai alboko bidea jarraituz bertako urjauziak ikusi ahal izan ditugu.
Arratsaldean, Barriako mozorroak hartu eta goitik behera jantzi gara Lipduba prestatzeko, dantza eta jolas ezberdinak grabatu nahi izan ditugu bideoan No Lie abestiaren erritmora. Saiakera batzuk egin eta gero ezinhobe egitea lortu dugu. Bihar bideoa erakutsiko digutela esan digute.
Eguna Disco Nightarekin amaitu genuen dantzan.