Eduki publikatzailea

d
Egibide Nieves Cano - 2. eguna
2025-11-25

Gaur goizean "Arabako herrien" dinamikaz gozatu dugu. Lehenik eta behin, gure arbasoek zituzten jokoei eta errutinei buruz hitz egin dugu, eta gero kanpora atera gara lehen jokatzen zutenei, igela, tiragoma, ziborra, ioia, petanka, sokatira... egiten zizkieten jokoak praktikatzera. Bazkalostean, basora irten gara paseatzera. Handik bueltan, askaria hartu eta barruan jolas bat egin dugu. Orain irakasleekin dutxak eta atsedena hartzeko garaia da.